” Bazen behin, Takht Hazarreko hirian merkatari aberats bat. Bere zerbitzari artean Ranjha izeneko morroi bat zegoen. Egun batez, goizaldetik, Ranjha morroia Takht Hazarreko azokara abiatu zen erosketak egitera. Baina goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. Goiz hartan Ranjhak Herio ikusi zuen azokan. Eta Heriok keinu bat egin zion morroiari…….”
Ipuin hau Bernardo Atxagaren “Obabakoak” liburuan ageri da eta Ardatz argitaletxeak moldatu du ikasleek hobeto irakurtzeko.
Guk jarduera hau proposatzen dugu: lehenengoz klasean ahoz irakurri, gero ikasle bakoitzak BAGDADEKO MORROIAren ARIKETAK egin behar ditu ipuinaren zentsua finkatzeko. Eta azkenean errepresentazioa egin daiteke pertsonai ezberdinak kontutan hartuz. Hona hemen pertsonaiak eta testuak: KONTALARIA, HERIO, MORROIA, MERKATARIA, GURUA eta JENDEA
(Jarduera hau Zaida ikaslearen laguntzaz eginda dago)
Duela zazpi mende, porturen eta hiriaren sorrera nahastu egiten dira. Mareez baliaturik, garaiko ontzi txikiak itsasadarraren uretan gora joaten ziren Bilboko Alde Zaharreraino, hiribilduaren erdigunean bertan salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko. Orduan eta gero ere hainbat mendetan, portua Gaztelatik eta Ebro haranetik zetozen salgaiak kanpora igortzeko erabili zen batez ere. Baina,Bilbok bizi izan zuen garapen ekonomiko eta industrialak itsasadarrean behera obra berriak egiteko beharra sortu zuen, izan ere, Nerbio itsasadarraren inguruan sortzen ari ziren enpresa siderurgikoetaraino zingo handiagoko itsasontziak iritsi ahal izateko burutu behar izan ziren lanak (Bilbaoport.es):
2009ko Maitzaren 28an hirugarren DCko taldearekin horra abiatu ginen. Leku ederra, eguraldia ezin hobea eta ikasleen portaera zoragarria. Hemen duzue egun horretan egin genuen bideoa: .
Euskal telebista kate batek Artikora bidalitako zazpi kazetarik hilabete eta erdi daramate izotzez inguraturiko irla batean, ia janaririk gabe, handik irten ezinik.
Egoera larrian daude, are gehiago, kontuan hartzen bada helikopteroek hegan egin ahal izateko behar duten eguzki argiak hiru ordu besterik ez duela irauten sasoi honetan hango latitudean eta, gainera, itsaontzirik ezin dela erabili Vrangel irlara heltzeko, itsasoa izotz geruza lodi batek estaltzen duelako. (Ibaizabal editoriala)
Hemen daude Siberiako kostaldeko Pevek herrian jaso diren laguntza- mezuak:
1998 apirilaren 25ean meatze hondakinak biltzen zituen baltsa handi bat apurtu eta bost miloi metro kubikotik gora ur azido eta lokatz pozoitu isuri ziren Guadiamar ibaira. Doñanako parke naturalerantz.
Doñana Parke Naturalean orain dela hamar urte gertatu zena ezagutu nahi baduzu, hemen izango duzu aukera ariketa honen bitartez.
Doñana Parkea Naturalaren ezaugarriak zure esku: historia, animaliak, ibilbideak eta zerbitzuak.
Shannon Lucid NASAko astronauta amerikarra sei hilabeterako bidali dute Mir espazio estaziora. Lurrera itzuli baino lehen, bere esperientziaren berri ematen du.
Zaidak,astronauta euskaldunak, lurrera itzuli baino lehen, bere esperientziaren berri ematen du: